TXIP TXARTELEN ERABILERARI BURUZKO ARAUAK
1.- ARAU OROKORRAK
- Txartel horiek bazkide bakoitzak kontratatu duen zerbitzu-motari dagozkion arauen edo kontratuaren mende daude. Bestalde, punturik garrantzitsuenak adierazi nahi dizkizuegu, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauei edo kontratua betetzeari kalterik egin gabe.
-
Txartela pertsonala eta transferiezina da.
-
Nahitaezkoa da txartel hori ALU Langileak Kultur Elkarteak baimendutako edozein enplegaturi erakutsi beharko dio, baldin eta horrek eskatu badu.
-
Autobusera igotzean txartela balioztatzeko makinan sartu beharko da.
-
Txartela iruzurrez erabili bada, berehala deuseztatuko da, eta, ondorenez, titularrak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.
-
Txartelaren titularrak ALU Langileak Kultur Elkartearekin kontratatutako zerbitzu-motaren arauen berri izateaz gain, arauok betetzearen gaineko erantzukizuna du.
2.- TXIP TXARTELAREN ERABILERA
- Bazkidea autobusera igotzen den bakoitzean aipatu txip txartela autobus guztietan ezarritako balioztatzeko makinan sartu beharko da. Une horretan hiru inguruabar gerta daitezke :
-
Balioztatze-makinak txirrina behin jo eta argi berdea biztu zaio: txartela baliozkoa izango da, eta, ondorioz, bazkideak bidaia egin ahal izango du .
- Balioztatze-makinak txirrina hiru aldiz jo eta argi gorria biztu zaio: bazkideak ezin izango da autobusean txartel horrekin sartu, ez da baliozkoa izango eta. Halako kasuetan, ezin zaio errua gidariari egotzi, ezta berarekin eztabaidatu ere. Izan ere, makinaren arabera, txartel hori ez da baliozkoa. Inguruabar hori 2 arrazoiren ondorioz gerta daiteke :
- Txartela desaktibatu egin da: bazkideak ez du kuota ordaindu edo baja eskatu du; hori dela eta, ezin du bidaiatu .
- Oker informatikoa: aipatu txartelek informazioa gordetzen dute barruan daramaten txip batean, eta, zenbait kasutan, txip hori hondatuta edo narriatuta egon daiteke okerreko informazioa emanez. Sarritan, guztiok antzeko arazoak izan ditugu bankuko kreditu-txartelekin, ez da horrela?.
- Makinak ez du ezer egin: txartelak barruan daraman txipa oso hondatuta badago, guztiz apurtuta gera daiteke; hori dela medio, balioztatzeko makinak ezin izango du antzeman. Kasu horretan, 2. paragrafoan adierazitakoa beteko da .
