• Castellano
logo

 

  • Hasiera
  • Ordutegiak eta Ibilbideak
  • Tarifak
  • Egutegia
  • Izen-emateak
  • Harpidedunen Arauak
  • Erabilera Arauak
  • Harremanetan Jarri

 

  • Autobuses La Union

1.- ARAU OROKORRAK

- Zerbitzua astelehenetik ostiralera burutuko da, betiere Gasteizen lanegunak direnetan, abenduaren 24 eta 31 izan ezik .

- Bazkideak zerbitzuan jesarleku bat gordeta izango du, betiere alta emanda dagoenean, ALU Langileak Kultur Elkarteak berarentzat ezarritako ordutegian eta geltokietan .

- Bazkideak beti Txip Txartela eskuetan izan behar du; izan ere, zerbitzu horiek erabiltzeko emango da, garraiorako titulua da eta, pertsonala eta transferiezina, bederen . Ezin izango du autobusak erabili Txip Txartela izan arte.

- ALU Langileak Kultur Elkarteak bazkideentzat antolatutako bestelako zerbitzuak erabiltzeko aukera izango du, inolako errekargurik gabe, betiere gidariari aipatu txartela erakutsita, baldin eta horretarako jesarlekuak badaude .

- Bazkideak zain egon beharko dira eurei interesatzen zaien zerbitzuan jesarlekua izan arte, erreserba ALU Langileak Kultur Elkartean egin aurretik .

- Garraiorako kuotak hilero ordaintzen dira, zerbitzua erabiltzen hasten edota uzten den hileko zein egunean kontutan artu gabe.

- Gisa berean, bazkideak bajak edota kuotaren aldaketak aurreko hilaren 25a baino lehenago info@trabajadoresalu.comra email bat bidaliz komunikatu ahal izango du. Horrela, zerbitzu horretan baja hartzen duten bidaiariek txip txartela gidariari eman beharko diote, autobus horietan burutzen duten azken bidaiaren ostean; halaber, Autobuses La Unioneko Bilbo nahiz Gasteizko leihatiletan ere eman dezake baja eskatu duen hilaren azkenengo egunetan .

- Autobus horien ordutegiak eta ibilbideak beti ALU Langileak Kultur Elkarteak ezarriko ditu, eta, helmugaren eta itzuleraren erreferentzia gisa Lakuan dauden Eusko Jaurlaritzako langileen ordutegiak hartuko dira .

 

2.- ITZULERAKO KUOTA ITXIA

- Bazkideek hurrengo kuotak ordainduko dituzte jatorria aintzat hartuta :

  • Bilboko udalerria: 97,35 €/hilero. ( %7ko BEZa eta BNA BARNE )
  • Beste udalerriak: 102,75 €/hilero. ( %7ko BEZa eta BNA BARNE )
- Egunean joan-etorri bat egiteko aukera ematen dau, horretarako bereziki jarri diren langileen autobusak bakarrik erabili ahal izango dira.

 

 

3.- ITZULERAKO KUOTA IREKIA

- Bazkideek hurrengo kuotak ordainduko dituzte jatorria aintzat hartuta:

  • Bilboko udalerria: 140,00 €/hilero. ( %7ko BEZa eta BNA BARNE )
  • Beste udalerriak: 145,50 €/hilero. ( %7ko BEZa eta BNA BARNE )

- Egunean joan-etorri bat egiteko aukera ematen dau, bai langileen autobusetan non jesarlekua gordeta egongo da kontratatutako autobusean, bai Autobuses La Union S.A.eko Bilbo-Gasteiz-Bilbo linearen beste edozein autobusetan.

 

 

 

copyright © 2007 | WEBMASTER@TRABAJADORESALU.COM